Berri korporatiboak

2011/09/01

Argitalpenak

Gerra Zibila Otxandion

Uztailaren 22an, herriaren lehen airetiko bonbardaketaren 75. urteurrenean, Gerra Zibila Otxandion izenburuko liburua aurkeztu zen. 2009an Eusko Ikaskuntzak eta Otxandioko Udalak emandako dirulaguntzari esker Zigor Olabarria Oleagak egindako ikerketa baten fruitua dugu liburu hau.

Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan bildumaren baitan argitaratutako Gerra Zibila Otxandion liburuak Errepublikako lehen urteetatik lehen gerraostera arteko bizimodua deskribatzen du berrehun orri ingurutan, gatazka belikoaren egunerokoa, 1936ko uztailaren 22ko bonbardaketaren xehetasunak, komunitatearen baitako gizarte tentsioak, apaizen kontrako jarreren eztanda, bi aldeen errepresio kanpainak, eta abar.

Liburuaz oso nabarmentzekoa den elementua honen aparatu grafikoa da, garaiko hamarnaka argazki eta dokumentuk osatzen dutena, hauetako zenbait orain arte argitaratu gabeak.

Aurkezpenean, egileaz gainera, ondokoek esku hartu zuten: Santi Uribe Laka, Otxandioko Alkatea, Garazi López de Etxezarreta, Eusko Ikaskuntzako ordezkaria, eta Sebastian Astola Ajuriaguerra, bonbardaketaren lekukoa.

[+] Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp