Argitxu Camus: 'Euskal Etxeak Estatu Batuetan'

Gure bazkideak

2021/10/22

Argitxu Camus: 'Euskal Etxeak Estatu Batuetan'

Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioaren “Basques in California” erakusketan mintzatu zen.

Boiseko (Idaho) Euskal Museotik datozen objektuekin egindako azalpen-panelak eta beira-arasak biltzen ditu erakusketak, eta Sancho el Sabio Fundazioaren funtsekin osatzen da; Arabak Kalifornian duen presentzia sakontzen dute.

Horretarako, irailean eta urrian, hitzaldi-programa bat egin zen Vital Fundazioan, Estatu Batuetako euskal diasporaren inguruan (historia, kultura, eta abar). Azken hitzaldia, urriaren 19koa, Eusko Ikaskuntzako bazkide den Argitxu Camusek eskaini zuen "Estatu Batuetako Euskal Etxeak" gaitzat hartutan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp