Argitxu Camus, Nevadako Unibertsitatean

Gure bazkideak

2023/06/23

Argitxu Camus, Nevadako Unibertsitatean

Argitxu Camus bazkidea Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedrako ikertzaile izendatu zuten 2023an.

Etxepare Euskal Institutuaren eta University of Nevadaren eskutik sortu zen katedra, eta euskal diasporari eta kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza sustatzea eta horretan laguntzea du helburu.

Euskal emigrazioa izan da, hain zuzen ere, Argitxu Camus Etxekopar Euskal Ikasketen eta Historian doktorearen lanen erdigunean. Nevadako egonaldiari esker, bere ikasketen egungo gaian sakondu ahal izango du: XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasiera arteko euskal migrazioaren korrespondentzia pribatuaren historia.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp