Arkeologia ardatz duen 2022ko Barandiaran Beka deialdia martxan

Berri korporatiboak

2021/10/19

Arkeologia ardatz duen 2022ko Barandiaran Beka deialdia martxan

Arkeologia lana sustatuko du 2022ko Barandiaran Ikerketa Bekak. Azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte interesatuek beraien proiektuak.

10.000 euroko zuzkidurako ikerketa laguntza da Barandiaran Beka, eta urtebeteko epean garatu beharko da epaimahaiak hautatuko lana. Honek, abenduaren 31 baino lehen emango du bere ebazpena.

Ohi bezala, deialdia norbanako zein taldeei irekita dago. Azken urteetan gai zein ikertzaile berriei ateak irekitzeko ahalegin berezia egiten dihardu Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa; hala, proiektua hautatzeko kontuan hartuko den irizpidetariko batzuk izango dira.

Deialdiaren oinarriak Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren web orrian kontsulta daitezke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp