Armando Llanos eta Antton Valverde, Sabino Arana sariak

Gure bazkideak

2024/02/20

Armando Llanos eta Antton Valverde, Sabino Arana sariak

Bilboko Arriaga Antzokian, urtarrilaren 28an, izen bereko fundazioaren XXXV. Sabino Arana Sariak banatu ziren.

Eusko Ikaskuntzako bi bazkide agertokira igo ziren Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik saria jasotzeko.

2003ko Lekuona Saria jaso zuen Armando Llanos arkeologo gasteiztarrak saria jaso du bere ahalegin pertsonalagatik, baina baita Arabako Arkeologia Institutuaren fundazioan islatutako konpromiso komunitarioagatik ere. Antton Valverde musikari donostiarra ere saritu zuten, “iraganaren eta orainaren arteko loturaren adibide gisa; kalitatezko obren oinarriaren gaineko berrikuntza” egiteagatik, Mireia Zarate Fundazioko lehendakariak adierazi zuenez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp