Ascensión Badiola: "La decisión de Juana Mir"

Gure bazkideak

2021/01/15

Ascensión Badiola: "La decisión de Juana Mir"

Ascensión Badiola idazle eta bazkideak argitaratu berri du "La decisión de Juana Mir" eleberria, 2020ko eleberri laburraren Ramiro Pinilla saria jaso duena.

Txertoak argitaratutako lana Juana Mir kazetariaren bizitzan oinarrituta dago. Lan profesionala Espainiako Gerra Zibilaren aurreko urteetan egin zuen, batez ere Bilboko La Tarde egunkarian. Gerran, matxinatutako armadaren ankerkeria salatu zuen, eta, bereziki, Gernikako bonbardaketan alemaniar abiazioak zuen erantzukizuna. Bilbo hartu ondoren, atxilotu eta gerra-kontseiluan jarri zuten.

Ascensión Badiola Ariztimuño Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da eta Historia Garaikidean doktorea. Bere produkzio oparoan, saiakera historikoak eta eleberriak konbinatu ditu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp