Ascensión Badiola idazle eta Eusko Ikaskuntzako bazkideak 2020ko nobela laburreko Ramiro Pinilla Saria jaso du.
La decisión de Juana Mir lana Espainiako Gerra Zibila baino lehenago lan egin zuen izen bereko kazetariaren bizitzan oinarrituta dago. Getxoko Kultura Gelak ematen duen sariaren epaimahaiak nabarmendu du egileak duen gaitasun narratiboa literatur testura ikerketa historiko bidez berreskuratutako gertaera errealak eramateko.
Ascensión Badiola Ariztimuño Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Historia Garaikidean doktore. Bere produkzio ugarian, Cárceles y campos de concentración en Bizkaia o Individuas peligrosas. La Prisión Central de Mujeres de Amorebieta (1939-1947), bezalako saiakera historikoak eta La ría de los afrancesados, La bala que mató al general o Martina, guerrillera bezalako nobelak idatzi ditu.