Ikastaroak

2014/10/09

Asmoz Fundazioa: HTML5 ikastaroa informatikarientzat

Asmoz Fundazioak hiru MOOC antolatuko ditu udazkenera begira. ?HTML5 estandarra ikasten? izenekoa da urriaren 27an hasiko den lehen ikastaroa, informatikariei zuzendua.

Gurs

MOOC (Massive Open Online Course) online ikastaro bat da, irekia eta masiboa. Filosofia parte-hartzailean oinarritzen da eta helburu nagusia ikasleen arteko kolaborazioa bultzatzea da: eztabaidak sortuz edo materialak eta ideiak partekatuz. Doakoak izaten dira MOOCak. ?HTML5 estandarra ikasten? du izena urriaren 27an hasiko den lehen ikastaroak. UEUrekin elkarlanean antolatutako egitasmoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elhuyarren laguntzarekin. Informatikariei zuzendutako ikastaroa da eta HTML 5 ezagutaraztea du helburu. Informazio gehiago Ikastaroa 10 ordukoa izango da eta urriaren 27tik azaroaren 23 bitarte egingo da, euskaraz. Irakasleak Elhuyarreko Igor Leturia Azkarate eta EHUko Juanan Pereira izango dira. Hemendik gutxira beste bi ikastaro ere abian jarriko ditu Fundazioak. Etxeko ekonomiari buruzkoa izango da bat, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eskutik, kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak aztertuko dituena. Bestalde, musikaren inguruko MOOC bat ere antolatuko da aurrerago, musikaren zabalkundea eta didaktikaren ingurukoa. Espainiako Kultura Ministerioaren babesa izango du ikastaroak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp