Ikastaroak

2014/10/09

Asmoz Fundazioa: Komunikazio gaitasuna eta Interneteko identitate pertsonala ikasgai

Zabalik dago NUPek Eusko Ikaskuntzarekin lankidetzan antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea. Komunikazio gaitasuna hobetzeko eta Interneteko identitatearen ingurukoak izango dira.

Gurs

Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Joxerra Garzia irakaslearen eskutik, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten erakutsiko da ?Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu? ikastaroan urriaren 20tik azaoaren 28ra bitarte. 25ko ikastaro honetan 2 saio presentzial izango dira Arrosadiko Campusean eta beste 19 ordu online. Bestalde, gaur Internetek gizartean duen eragina eta identitate pertsonala eraikitzeko garaian hori nola landu daitekeen irakatsiko dute ?Identitate pertsonala sarean: Internet eta sare estrategia? ikastaroan. Internet eta sare estrategiaren egoera orokorra ezagutarazi eta horren garrantzia izango du helburu Gorka Julio Hurtadok emango duen ikastaroak. 25 orduko ikastaroa urriaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp