Asmoz Fundazioa uda ostean formakuntza berriekin etorriko da

Berri korporatiboak

2022/07/01

Asmoz Fundazioa uda ostean formakuntza berriekin etorriko da

Gizarte digitalizatuak jartzen dizkigun erronka teknologikoei aurre egiteko, Asmoz Fundazioak prestakuntza-eskaintza zabaldu du.

Asmoz Fundazioa aitzindaria da online ikastaroak ematen eta 2022ko uda osterako eskaintza berria aurkezten du, formakuntza edonoren bizitzan aplikatzeko helburua jarraituz. Ikastaroak gai teknologikoak, kulturalak eta sozialak jorratzen ditu besteak beste. Horrela, irailetik aurrera abian jarriko du Asmozek ikastaroen katalogo berria:

  • Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarrien ikastaroa irailaren 26an hasiko da eta Joaquim Llansó Sanjuán Nafarroako Gobernuko Artxiboetako eta Ondare Dokumentaleko Zerbitzuko Zuzendaria, Alicia Bernard Amozorrutia artxiboetako aholkulari independentea eta Interpares Trust (Mexiko) proiektuko Team Latinoamerikako ikertzailea eta Alejandro Delgado Gómez Cartagenako Udaleko artxibozaina izango dira irakasleak; ingurune digitalak eta kudeaketa digitalaren garrantzia identifikatzea helburuetako bat izanik.

    Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei fitxategi digital/elektronikoak kudeatzearekin eta gordetzearekin lotuta dauden kontzeptu, politika, prozesu, funtzionalitate eta bestelako faktoreetan murgiltzea da.
     
  • Bestalde, aurretik aipaturiko irakasleen eskutik, Adimen Artifiziala dokumentuen kudeaketan ikastaroa ere izango dugu azaroaren 14tik aurrera. Ikastaro honetan ere, aurrekoan bezalaxe, Benemérita Universidad Autónoma de Puebla (BUAP) eta Apoyo Al Desarrollo de Archivos y Bibliotecas de México (ADABI) izango ditugu kolaboratzaile gisa.

    Aldiz, bigarren ikastaro honen helburu nagusia, adimen artifizialeko oinarrizko ezagutzei buruzko dokumentazioan eta artxiboetan adituak, ikasteal zein interesdunak murgiltzea da datu, informazio, dokumentu edo artxibo-dokumentuen ingurunea ulertu ahal izateko.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp