Asmoz Fundazioaren online ikastaroen katalogo berria

Berri korporatiboak

2020/09/14

Asmoz Fundazioaren online ikastaroen katalogo berria

Ikasturte berriarekin batera, online ikastaroak ematen aitzindaria den erakundeak 2020-21rako eskaintza berria aurkeztu du.

Ikasturte honetako lehen lauhilekoan, Asmoz Fundazioak etengabeko online formakuntzaren arloan hainbat  proposamen berri antolatu ditu, Euskal genealogía oinarrizko kurtsoa nabarmenduz. Azken hori  euskal genealogia eta tokiko historiaren elkartea den ANTZINAKOrekin batera antolatu da.

Halaber, katalogo berria argitaratu da Project ManagementOndare bildumen hedapen digitala eta Euskararen erabilera ez-sexista kurtsoen edizio berriekin. Gainera, Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat irisgarritasuna sare sozialetan eta dokumentu digital eta paperezkoetan kurtsoa emango da aurten ere.

Bukatzeko, azpimarragarriak dira eskainiko dituen doako ikastaro laburrak: Hiritartasun kritikoa, aktibismoa eta mugak eta Kartzela sistema eta zigor sistema frankismo garaian: emakume presoen errepresioa hizpide online ikastaroa.

Informazio gehiago hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp