Aukeratu 2018ko Urteko Galdera

Urteko Galdera

2017/11/10

Aukeratu 2018ko Urteko Galdera

20 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu ahalko duzu 2018an zehar eztabaidagai izango dugun Urteko Galdera. Kontuan izan, bozkatzeko azken eguna azaroaren 26a izango dela.

Proposamen ugari jaso ondoren, zuregana zuzentzen gara datorren urtean erantzun beharko genukeen galdera aukeratzeko. Hori bai, galdera bat bakarrik aukeratu ahalko duzu.

Aukeratu zure galdera

Urteko Galdera  eztabaidarako eta hausnarketarako gune aproposa da. Interesa erakutsi duten pertsonen ekarpenak jasotzen dira, beranduago lanketa prozesuan haintzat hartzeko.

2015ean Nola aldatu ditu Internetek gure prozesu kognitiboak? galderari erantzuna eman zitzaion; 2016an, "Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko?" izan zen eztabaidarako galdera. Aurten, ordea, beste hau lantzen gabiltza: "Zer da gizakia izatea gaur egun?". Orain, zure esku dago 2018koa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp