Aukeratu ezazu Urteko Galdera

Urteko Galdera

2019/01/14

Aukeratu ezazu Urteko Galdera

Urtarrilaren 20an amaitzen da 2019ko Urteko Galdera aukeratzeko epea.

Urtero bezala, eta 2015ean abian jarri zenetik, Eusko Ikaskuntzak bere irakurle eta jarraitzaileen komunitatearen bitartez urteko galdera klabea zein den identifikatzen du eta disziplina ezberdinetako profesionalez baliatuz, ikuspegi desberdinetatik erantzuna ematen saiatzen da.

Urteko Galdera  eztabaidarako eta hausnarketarako gune aproposa da. Interesa erakutsi duten pertsonen ekarpenak jasotzen dira, beranduago lanketa prozesuan aintzat hartzeko.

2015ean “Nola aldatu ditu Internetek gure prozesu kognitiboak?” galderari erantzuna eman zitzaion; 2016an, “Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko?” izan zen eztabaidarako galdera; 2017an, “Zer da gizakia izatea gaur egun?”. Azkenik, 2018an “Euskal Herriaren geroa, zer eta nola?” planteatu zen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp