Ondarea

2012/01/01

AUÑAMENDI Creative Commons lizentziapean

2012ko urtarriletik aurrera Auñamendi Eusko Entziklopediako artikuluak Creative Commons lizentziapean argitaratuko dira (Aitortu ? EzKomertziala ? PartekatuBerdin ezaugarriekin). Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du, baita lan eratorriak sortzeko ere. Ezinbestekoa da ordea, lanaren egilea eta/edo iturria aipatzea. Horretaz gain, ezin da lan horren (ezta bere eratorrien) erabilpen komertzialik egin eta lana aldatu edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako eduki horren banaketa, ezaugarri berberarekin egin beharko da.

Bestalde, 2011 urtean zehar urtarrilean ezarritako helburuak bete dira, izan ere, 323 eduki berri sortzeaz gain, 626 eguneratu dira. Horien artean gero eta gehiago dira euskaraz landu direnak, une honetan 1.980 artikulu euskaraz irakur daitekeelarik.

Bestalde, edukien itxura eta aurkezpena ere landu da (6.464 eduki berregituratu dira) eta 583 argazki gehitu eta 151 bideo berri daude ikusgai. Itxi berri dugun urtean, Auñamendi Eusko Entziklopediak kalitate eta ospeko egileen sarea lortu du eta beste hainbat erakunderekin elkarlanean aritzeko ateak irekitzen dabil. Oro har, entziklopedia teknologia berrien arora egokitzen ari da etengabe.

[+] Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp