Ondarea

2009/11/18

Auñamendi Euskal Entziklopedia

Proiektu irekia

Gaur Auñamendi Euskal Entziklopedia aurkeztu da Kongresuaren esparruan. Eusko Ikaskuntzak 2006tik zuzentzen du Auñamendi entziklopedia zabaltzea eta eguneratzea helburu duen proiektu hau. Iñaki Martinez de Luna, proiektuaren zuzendariak adierazi duenez, gaur egun Auñamendi Euskal Entziklopediak 150.000 sarrera eta artikulu baino gehiago ditu oinarri. Hala eta guztiz, haren edukietako askok eguneratu beharra dute eta, bestalde, premiazkoa da gaurko gizarteari dagozkion hitz berriak sortzea. Era berean, teknologia berrien ahalbideak baliatzearen eta eduki horiei ele aniztasuna aplikatzearen garrantzia azpimarratu du.

Guztiarekin ere, Auñamendi Euskal Entziklopedia gaur egun "eraikitzeko bidean den proiektu bat da eta, aldi berean, hazten ari den errealitate bat" da, oinarri sendoa duena eta batzorde ebaluatzaileek probaturiko kalitateaz horniturikoa. Gaur goizean emandako prentsaurrekoan, zientzia eta hezkuntza komunitateak proiektuaren erabiltzaile eta lankide gisa gonbidatu dituzte, baita, oro har, gizarte guztia ere. "Auñamendi Euskal Entziklopedia zabalik dago gizarte estamentu guztien lankidetzari, Euskal Herriaren eta Euskal Herriari buruzko jakintza premia asebetetzea helburu duen proiektu integratzailea delako", adierazi du Iñaki Martinez de Lunak.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp