Ondarea

2012/07/01

Auñamendi

RSS zerbitzua gehitu da Auñamendiren web gunean

Urtea aurrera doa eta, horrekin bat, baita Auñamendi Eusko Entziklopediako lanak ere. Dagoeneko aurten landuko diren artikulu guztiak bideratuta daude eta, datozen hilabetetan, ia 1.000 artikulu berri edota berritu inguru izango dira kontsultagarri. Lehen mailako egileek eta lau atal nagusietako adituek bermatzen dute argitaratuko diren edukien kalitatea. Jorratzen ari diren gai nagusiak Euskal Herriko jaiak eta dantzak, euskal mitologia, euskal ondare arkitektonikoa, parlamentarien biografiak, hainbat kontzeptu eta gertaera historiko, euskal idazleen biografiak eta literaturaren inguruko hainbat kontzeptu eta gai (literatura aldizkariak, Queer Literatura,?) dira.

Horretaz gain, azpimarratzeakoa da ere multimedia baliabideei emango zaien garrantzia. Argitaratzen diren testu guztiek izango dute bere audio bertsioa eta hainbat argazki eta bideoez lagunduko dira.

Guzti honen berri izateko, RSS zerbitzua gehitu da entziklopediaren webgunean. Horren bitartez, landutako azken artikuluak astero eguneratuko den zerrenda batean eskuragarri izango dira, bai Auñamendi Eusko Entziklopediako portadan (http://www.euskomedia.org/aunamendi) edota RSS irakurlearen bidez.

 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp