Ondarea

2012/10/01

Auñamendi

"Euskal Literaturaren Hiztegia" Auñamendi Eusko Entziklopedian

Lankidetzak fruituak ematen jarraitzen du Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak. Adostu dutenaren arabera "Euskal Literaturaren Hiztegia"n jasotzen diren edukiak "Auñamendi Eusko Entziklopedia" proiektuaren bitartez zabalduko dira. Lankidetza honi esker, dagoeneko euskal idazleen 103 biografiaz osatu da Auñamendi Entziklopedia, eta etengabe elikatzen jarraituko da hainbat biografia eta idazlanaren inguruko edukiekin. Artikulu horietan edukiaren iturria aipatzen da eta Euskara Institutuaren logoa ipintzen da, dagozkion estekak eginez.

Eduki horien truke, Eusko Ikaskuntzak Euskara Institutuari "ELERIA, Euskal Legelarien aldizkaria" bilduman jasotako testuak eskuratuko dizkio, Institutuak argitaratzen dituen gainerako corpusak bezala erabiltzeko. Euskara Institutuak erabili ahal izango ditu euskal gramatikarekin zerikusia duten "Auñamendi Eusko Entziklopediako" sarrerak ere, betiere iturria aipatuz eta logoan esteka eginez. Arestian esan bezala, Euskara Institutua EHUko unibertsitate-institutu bat da, departamentuen eta fakultateen artekoa eta euskararen normalkuntzara eta garapenera dedikatzen da. Euskararen gramatika ikertzea da Euskara Institutuaren zeregin nagusia, eta arlo guztietan lanak bultzatzea.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp