Autogobernua eta Europako esperientzien konparaketa

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/03/22

Autogobernua eta Europako esperientzien konparaketa

Eusko Legebiltzarreko Autogobernuari buruzko Batzorde Txostengileak egindako lana aztertzera eta jakitera ematera bideratutako Jardunaldiak egingo dira apirilaren 20an, Gasteizen.

Eusko Ikaskuntzaren proposamena da konparaketa ariketa aberasgarri bat egitea euskal errealitatea eta beste autogobernu esperientzia eta gobernantza ereduen artean, egungo testuinguru europarrean eta etor daitekeen testuinguruan. 

Programa bitan banatuko da. Goizeko saioan, aniztasunari eta erakusgarritasunari dagokienez, Europar Batasunean dauden kasu zehatzak azalduko dira. Arratsaldeko saioan, euskal errealitatea bera izango da debateen muina eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoek hartuko dute parte. 

Informazio gehiago: ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp