Auzolangiltza: dokumentalaren emanaldiak

Proiektuak

2023/10/19

Auzolangiltza: dokumentalaren emanaldiak

Alegian estreinatu ondoren, Auzolangiltzari buruzko dokumentala Euskal Herriko hainbat lekutan zabalduko da.

Auzolangiltza: XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera izena du Iker Iriartek eta Pablo Dendaluzek egindako dokumentalak. 45 minutu inguruko iraupena du, eta Eusko Ikaskuntzak sustatutako Auzolangiltza proiektuan lortutako esperientzia eta ondorioen berri ematen, sozializatzen eta hausnartzen lagundu nahi du.

Urriaren 5ean Alegian estreinatu ondoren, hilabete honetan eta azaroan Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan proiekzioak egin eta egitekoak dira: Amezketa (urriak 20), Etxalar (urriak 21), Orexa (urriak 24), Berastegi (urriak 26), Villabona (azaroak 8), eta Baliarrain (azaroak 10).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp