Baionako kultur sariak banatu dira abendurean 16ean

Sariak

2022/12/16

Baionako kultur sariak banatu dira abendurean 16ean

Sarien helburua euskal kultura balioan jartzen dituzten eragileak eta beraien lanak saritzea da.

Urtero bezela, Eusko Ikaskuntza eta Baionako herriko etxeak sari multzo bat banatu ditu abenduaren 16ean iragan den zeremonia batean. Bertan izan ziren Eusko Ikaskuntzako kideak, Baionako alkatea, Jean-René Etchegaray eta kultura zinegotzia Yves Ugalde.

Baiona, Iparraldea eta orokorrean Euskal Herriarekiko harremana izaten duten edozein saileko ikerkuntza eta sorkuntza lanak saritzen dira golardo hauekin. Ohorezko sariaren egitasmoa, bere bizi osoan zehar euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona, edota talde baten saritzea da. Euskal kulturaren saria Euskal Herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaragabeko ikerkuntza laneri ematen da. Bideoegile amaturrak sustatzeko, Euskal Herria, euskara eta euskal kulktura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da bideo-dokumental sorkuntza saria.

Ohorezko saria Txomin Peillen idazle eta euskaltzainak errezibitu behar zuen, baina sari emanaldia baino aste bat lehenago pausatu da Kanbon. Jean-Réné Etxegarayk bere ibilbide zabala eta aberatsa oroitarazi du eta Xalbat Alzugarayk egin dio omenaldia kultur gizonari eta Battittu Coyos, Iparraldeko Euskaltzainak saria eskuratu du Txominen senideei emateko gisan.

Tesia saria Txomin Povedak, tesiarentzat jaso du, Eguzki Urteagak, Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakariak aurkeztu du bere lana.

Azkenik, Eloise Durandek bideo-sorkuntza saria, aurkeztu du eta Lanartea elkarteari eman zaio saria, Loreak belaunetan filmaren ekoizpenarentzat.

Herriko etxeak zintzur bustitze bat eskaini du zeremoniaren ostean eta ondotik parte hartzaile eta gomitak Eusko Ikaskuntzaren lokalean afaltzeko aukera izan dute. 

Eusko Ikaskuntza Baionako hiri sariak 2022

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp