Barandiaran Beka 2016: epea zabalik

Bekak

2016/07/20

Barandiaran Beka 2016: epea zabalik

Barandiaran Fundazioak haren bekaren edizio berri bat abiatzen du aurten, etnologia alorreko ikerketak ardatz izanik.

Etnologia alorreko ikerketak izango dira edizio berriko ardatz eta interesatuek 2016ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute euren proposamena.

Bekaren zuzkidurari dagokionez, 10.000 eurokoa izango da eta norbanakoek zein lantaldeek hartu ahal izango dute parte deialdian. Horiek, Euskal Herrian zein kanpoan bizi direnak izan daitezke, euskal kulturaren alor horietan lan egiten badute.

Fundazioak 2016ko abenduaren 31 baino lehen emango du epaiaren berri; halere, epaimahaiak beka esleitu gabe utz dezake, irizpideen arabera aurkezturiko proiektuek ez badituzte baldintzak betetzen.

Bekaren aurrekariak

Beka 1980an sortu zenetik  Euskal Herriko Historiaurre-Arkeologia eta Antropologia-Etnografiarekin zerikusia duten lanak bultzatzea izan da xede nagusia eta emaitza oso onak lortu dira. Euskal Herriko ikertzailerik esanguratsuenek hartu dute parte orain arte Barandiaran Bekaren ikerketa taldeetan.

Barandiaran Beka ikerketarako bi alderdietan Euskal Herrian erakarpen gehien duena dela esan daiteke eta horrek, ondorioz, bermatu egiten du Bekaren kalitatea.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp