Barandiaran Fundazioak Aholku Batzordea osatu du

Berri korporatiboak

2023/10/19

Barandiaran Fundazioak Aholku Batzordea osatu du

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Aholku Batzordea sortu du 2023an eta dagoeneko bigarren bilera egin du urriaren 11n, Ataungo Sara Etxean.

Azken urteetan Fundazioaren baitan askotan irten den ideia da Aholku Batzordea eratzearena; hain zuzen ere, Fundazioak aditu talde baten bide-laguntza izateko asmoz sortu da. Epe luzera Fundazioa bera indartzea xede nagusia izanik, bere estrategia orokorrean epe luzeko ikuspegia lantzen lagunduko du, horretarako, helburuak finkatuz eta estrategiaren kontrastean eraginez.

Fundazioa osatzen duen patronatuak proposatutako norbanakoekin eratu da aipatutako Aholku Batzordea eta gogoz hasi da bere egitekoan. Lehenengo bilera uda aurretik burutu zen, online; bigarrena aurrez aurrekoa izan zen, eta Sara Etxetik hurrengo bilerarako ideia ugarirekin irten ziren kideak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp