Basterretxea eta Chillidaren mendeurrenak

Gure bazkideak

2024/04/19

Basterretxea eta Chillidaren mendeurrenak

Eusko Ikaskuntzaren bazkide aktibo izan ziren bi artisten jaiotzaren mendeurrena da aurten.

Nestor Basterretxeak (1924-2014) Gasteizen 1993an egindako Eusko Ikaskuntzaren XII. Kongresuaren kartela diseinatu zuen, eta 2006 eta 2017 bitartean Euskararen Nazioarteko Saria irabazi zuten erakundeei ematen zitzaien eskulturaren anagrama landu zuen ere. Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen 2005ean.

Bestalde, Eduardo Chillidak (1924-2002) 1978ko iraileko Batzar Nagusirako kartela diseinatu zuen, berrogei urteko debekuaren ondoren Eusko Ikaskuntza berrezarri zuen kongresuarena, alegia. Halaber, 1986an, Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkariak Julio Caro Barojari egin zion omenaldiarako grabatu bat egin zuen. 1999an Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp