Batuz Aldatu dinamikaren Lehen Biltzar Nagusia

Berri korporatiboak

2022/11/07

Batuz Aldatu dinamikaren Lehen Biltzar Nagusia

Hizkuntza-politiketan eragiteko xedez sortutako dinamika honen Biltzar Nagusia ospatu zen iragan den azaroaren 5ean. Eusko Ikaskuntza, talde eragileko kide izanik, bertan izan zen.

Euskalgintzaren Kontseiluak 2021ean bultzatu zuen Batuz Aldatu dinamika euskararen erabilera erosorako baldintzak sortu eta bermartzeko asmoz. Bi konpromisori heldu zizkion: eremuz eremu hizkuntza-politiketako lehentasunak identifikatzea eta adostasun soziala adostasun politiko bihurtzeko bideak jorratzea.

Egun, hamahiru dira Talde Eragilea osatzen dutenak: AEK, Agirre Lehendakaria Center, Athletic Fundazioa, Bizipoza Bilgunea, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Euskal Kontsumitzaileen Alkartea, Euskaltzaleen Topagunea, Gazte Euskaltzaleen Sarea, Gipuzkoako Erizainen Elkargoa, Mondragon Korporazioa, Nafar Ateneoa, Zabalik elkartea eta Eusko Ikaskuntza bera. 

Dinamikak ehun eragiletik gora bildu ditu jada izaera eta eremu anitzekoak. 

Informazio gehiago ikusi hemen.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp