Batzordekideak berritzea: epea zabalik

Berri korporatiboak

2023/04/28

Batzordekideak berritzea: epea zabalik

Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusiak ekainaren 3an Kontseilu Errektoreko lau kargu berritzeko bozketa egingo du.
 

Elkartearen Estatutuek diotenari jarraiki, aurten berritu egin behar dira ondoko lurraldeei dagozkioen batzordekideak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. 

Maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik hautagaitzak aurkezteko prozesua. Hautagaitzak, gutxienez, lurralde bakoitzeko bazkideen %1ek edo Kontseilu Errektoreko bi kidek bermatu behar dituzte, Estatutuetako 31. artikuluan adierazten den moduan.

Batzar Nagusiak egingo du hautaketa, Donostian, ekainaren 3.

Behar den dokumentazio guztia web guneko eremu pribatuan eskura daiteke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp