Beatriz Gallego Muñoz: "Zeinek esango zigun?"

Gure bazkideak

2023/03/20

Beatriz Gallego Muñoz: "Zeinek esango zigun?"

Errenteriako Koldo Mitxelena XIV. Ikerketa Beka irabazi duen lana argitaratu da.

Bilduma, Errenteriako Udalaren Agiritegi eta Argitalpen Zerbitzuaren aldizkariaren 30. alean, “Zeinek esango zigun…” izeneko lana jaso da. Errenteriako helduen alfabetatze-euskalduntze prozesua 1960-1980ko hamarkaden artean, bizi izan zutenen diskurtsoen azterketatik, Beatriz Gallego Muñoz bazkidearen ikerketa jasotzen da.

Lanak ikuspegi etnografikotik aztertzen du Errenteriako gau eskolen fenomenoa. 1960ko hamarkadaren erdialdean sortu zirenetik 1980ko hamarkadaren hasieran euskaltegiak finkatu ziren arte. Sortu eta eboluzionatu zuten testuingurua aztertzen du autoreak, beste aldaketa-eragile batzuekiko loturak bilatuz eta euskararen transmisioan emakumeek duten zereginari arreta berezia eskainiz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp