Belaunaldien arteko II. Tertulia Mutiloan

Proiektuak

2025/04/14

Belaunaldien arteko II. Tertulia Mutiloan

GizarteLab programaren baitan, aurten "Mutiloarrak elkar zaintzen" proiektuaren hirugarren faseari ekin zaio; aldi berean, Belaunaldien arteko II. Tertulia antolatu da apirilaren 11n.

2024ko azaroan egindako lehen solasaldiaren arrakastaren ondoren, zeinak berrogei pertsona baino gehiago biltzea lortu zuen, Mutiloako Komunitateak esperientzia errepikatu nahi izan zuen, gaiak eta adinekoak aldatuz. Rexu, Gonzalo, Pilar eta Antonio izan ziren solasaldira gonbidatutako pertsonak, eta Mutiloak iraganean izandako bizitzaren hainbat alderdiri buruz hitz egin zuten.

Aurreko aldian bezala, Iraganeko, gaurko eta geroko Mutiloa lelopean, Ainhoa Goñi gazteak zuzendu eta moderatu zuen solasaldia. Landutako gaiak baserriko lanak, kontrabandoa, animaliak, auzolana, osasunarekin lotutako alderdiak, Luistarrak eta Mariaren Alabak edo heriotza izan ziren, norberaren bizitzako alderdi pertsonalenekin nahastu zirenak.

Beste behin ere, ekimenak belaunaldi desberdinetako mutiloarrak erakarri zituen, eta parte hartzera animatu ziren galderak edo gogoetak eginez, solasaldiko giro lasaiari esker.

Gogoratuko denez, esperientzia horiek eta datozen hilabeteetarako prestatzen ari diren beste batzuk herriko jende gehiago erakartzeko aitzakia baino ez dira, GizarteLabi esker sortutako zaintza komunitatea haztea eta ezagutzea eraginez.

2025ean, trebakuntza tailerrak eta antolaketa saioak txandakatuko dira, komunitatea indartzeko eta pertsona kopurua handitzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp