Beñat Garaio, Koldo Mitxelena Saria

Gure bazkideak

2023/02/27

Beñat Garaio, Koldo Mitxelena Saria

Beñat Garaio Mendizabal bazkideak euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria jaso du, zortzigarren edizioan.

Euskarazko ikerketa bultzatu eta sustatzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena Sariak ematen dizkiete urtero euskarazko doktorego-tesi onenei.

Joan den otsailaren 1ean, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, zortzigarren edizioko sari-banaketa egin zen. Ekitaldian izan ziren Euskaltzaindiko lehendakari Andres Urrutia eta Adolfo Arejita idazkaria; EHUko Euskara Zerbitzuko zuzendari eta errektore Eva Ferreira eta Jesus Mari Makazaga, eta sarituak.

Eusko Ikaskuntzako bazkide Beñat Garaio Mendizabalek jaso zuen saria Arte eta Humanitateen arloan tesi honengatik: Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai: D ereduko Gasteizko bi eskolaren indarguneak identifikatzen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp