Eusko Ikaskuntzak 5 urte inguru daramazki Berdintasun Planak indarrean jartzen eta, hitzetatik harago, berdintasunarekin duen konpromisoa, ekintza zehatzetan gauzatzen.
2023-2026 epealdirako ondorengo helburu estrategikoak finkatu ditu:
- Proiektuen fase guztietan genero ikuspegia txertatu
- Egunerokotasunean Eusko Ikaskuntzak duen berdintasunarekiko konpromisoa handitu
- Eusko Ikaskuntzako emakumeen jabekuntza kolektiboa lortzea
Egun, indarrean dago Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana baina, hurrengoa lantzeko ekarpenak biltzeko bidea ireki da, zehatzago, emakumeen ahalduntzean proposamenak jasotzeko (bideragarritasuna aztertuko delarik lanketa egiten denean). Beraz, bide luzea egiteko oraindik dagoen arren, eskerrak eman nahi dizkie konpromiso kolektibo honi erantzuteko babesa ematen dioten bazkide, norbanako, eragile, erakunde eta instituzio orori.