Biarritzeko herriko etxeak- Eusko Ikaskuntza diru-laguntzak

Bekak

2020/01/01

Biarritzeko herriko etxeak- Eusko Ikaskuntza diru-laguntzak

Urtero bezala, ikasleen artean ikerketa bultzatu nahian, deialdi berri ireki dute martxoaren 22ra arte.

Hautagaitza aurkez dezakete master edo doktoretza prestatzen dauden ikasleek, ikerlari independenteek eta baita ere bideogileak edo film egile amateurrak, edozein adinekoak.

Bere lana, edozein diziplinatik etor daiteke: euskal ikasketak, historia, antropologia, hizkuntza, artearen historia, arkeologia, geografia, lurralde antolaketa, literatura, musikologia, fisika, kimika, medikuntza, geologia, biziaren zientziak, kudeaketa, ekonomia, zuzenbidea.
Lanak hauetako edozein hizkuntzan izan daitezke: euskara, frantsesa, espainola edo ingelesa.

Hautagaiek bere hautagaitza beterik eta eskatutako agiri erantsiekin batera bidali beharko dute  baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera edo, postaz  hurrengo posta helbidera: Eusko Ikaskuntza-Société d’Etudes Basques, au 51 quai Jauregui-berry 64100 Bayonne.

Zalantzak argitzeko, idatzi baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp