Bideojokoak ere, euskaraz: EUSPLAY

Ikastaroak

2020/03/17

Bideojokoak ere, euskaraz: EUSPLAY

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak EUSPLAY Youtube katea sortu dute.

Bideojokoek edota euskarazko itzulpengintzak jakin-mina sortzen badizute, leku aproposera iritsi zara: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak bideojokoak euskarara itzultzeko mundu interesgarriaren atea irekiko dizute EUSPLAY katearen bidez.

Kate hau osatzen duten 9 bideoetan zehar, bideojokoak euskarara itzultzeko eta euskaraz jokatu ahal izateko urratsak eta kontuan hartu beharreko baliabideak azaltzen dira. Batez ere gazteengana zuzenduriko egitasmo honen bidez, bideojokoen euskaratze prozesura bideraturiko komunitatea zabaldu nahi da.

Honek guztiak jakin-mina pizten badizu, ez galdu jada ikusgai duzun EUSPLAY Youtube katea!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp