Bikain ziurtagiria jaso du Eusko Ikaskuntzak

Berri korporatiboak

2020/12/16

Bikain ziurtagiria jaso du Eusko Ikaskuntzak

Abenduaren 15ean, Bilbon, Eusko Ikaskuntzak Goi Mailako Bikain ziurtagiria jaso zuen.

BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak eman eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Idazkaritza Teknikoak kudeatzen du eta entitate publiko edo pribatuek euskararen presentzian, erabileran eta kudeaketan duten normalizazio-maila egiaztatzen du. Maila gorena lortzeko, euskara kanporako zerbitzu hizkuntza gisa eta komunikazio eta harreman maila desberdinetan barneko lan hizkuntza gisa erabiltzen dela frogatu behar da.

Ana Urkiza lehendakaria izan zen Eusko Ikaskuntzaren ordezkaria abenduaren 15ean Bilboko Euskalduna Jauregian egindako Bikain 2020 banaketan.

Goi Mailako kategoria jaso zuten baita ere: Artxara Koop. Elk. Txikia, Bergarako Udala, Berbaro Elkartea, Bitoriano Gandiaga Fundazioa – Oteitza Lizeo Politeknikoa, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea, Isladak Aholkularitza Koop. Elk. Txikia, Markina Xemeingo Udala, Mondragon Koop. E.

Tarteko Maila kategorian: Cifp Armeria Eskola LHII, Errota Fundazioa, Basque Team Fundazioa, Osatek – Zumarraga.

Eta Oinarrizko Mailan: Eudel, UPV/EHU Kimika Fakultatea, Ortuellako Udala, Tabira Berezi S.L.

Bikain 2020 ekitaldia

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp