Iraila eta urria bitartean jarduera ugari antolatu dira Ipar Euskal Herrian Eusko Ikaskuntzaren ekimenez.
Irailaren 23an hasiera eman zitzaion Ipar Euskal Herriko hainbat herritan, Eusko Ikaskuntzak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) elkarlanean antolatutako hitzaldi zikloari.
Bestetik, urriaren 10ean Sarako idazleen biltzarrean izan zen Eusko Ikaskuntza.
Azkenik, urriaren 23an Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren Biltzar Nagusia izan zen. Egun horretan, Urrunako herriarekin hitzarmena izenpetu zuten euskal kultura eta euskarazko aktibitateak garatzeko xedez.