Casilda Iturrizarren biografia egin du Eduardo J. Alonso historialariak

Gure bazkideak

2019/02/13

Casilda Iturrizarren biografia egin du Eduardo J. Alonso historialariak

Casilda de Iturrizar Urquijo. Viuda de Epalza (1818-1900). Una biografía izenburua du Eusko Ikaskuntzako bazkide eta historialari Eduardo J. Alonso Oleak idatzi duen liburuak. Bilbogileak / Memoria de Bilbao bilduman argitaratu da.

Casilda de Iturrizar Urquijo emakume bikaina izan zen. Jatorri xumekoa baina ez umilekoa, XIX. azken mende laurdenean, bere senar Tomás José de Epalzarengandik herentzian jasotako dirutza kudeatu zuen eta horrek Bilboko elite ekonomiko eta sozialean kokatu zuen. Hiltzean, bere ondarearen parte garrantzitsu bat ongintza lanak egiteko utzi zuen, batez ere behar handiena zuten pertsonen formazioa eta bizi kalitatea hobetzeko. Casilda de Iturrizarren izena dute kale banak Bilbon eta Portugaleten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp