Claude Mehats izendatua izan da Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakari gisa

Berri korporatiboak

2023/06/23

Claude Mehats izendatua izan da Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakari gisa

Ekainaren 20 ean, Biltzar Nagusian hautaturiko administrazioa kontseiluko kideek Eusko Ikaskuntza Iparraldeko bulego berria izendatu eta honekin batera Lehendakari berria hautatu ere

Claude Mehats izendatua izan da Eusko Ikaskuntza Iparraldeko elkartearen lehendakari gisa. Viviane Delpech, Anne-Marie Galé eta Maitena Urmeneta lehendakari ordeak izendatuak izan dira. Jean-Marie Izquierdo elkartearen idazkari gisa hautatua izan da eta Xalbat Alzugaray-k diruzain gisa segituko du.

Claude Mehats Eusko Ikaskuntza Iparraldeko kidea da 2005tik geroz. Kultur Tesia Saria irabazi zuen urte honetan Les Basques de France aux Amériques : XIXème-XXème siècles : recherche sur des aspects spécifiques d'une émigration organisée eraman zuen tesiagatik. Geroztik, Eusko Ikaskuntza Iparraldeko administrazio batzordean egonik, azken urteetan diasporaren inguruko proiektuetan ari izan da. Historia eta geografiako irakaslea da Baionako ikastetxe batean.

Berritua izan den administrazio batzordeko kideak azpiko hauek dira :

Xalbat Alzugaray, Alaia Cachenaut, Viviane Delpech, Eloïse Durand, Argitxu Etxandi, Anne-Marie Galé, Jean-Marie Izquierdo, Iban Larrandaburu, Antton Maya, Claude Mehats, Aitzol Salaberria, André Pées eta Maitena Urmeneta.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp