Denboraldi berria irrati publikoetan

Berri korporatiboak

2022/10/25

Denboraldi berria irrati publikoetan

Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko programazioan sartu da Eusko Ikaskuntza ikasturte honetan ere.

2015etik, Euskadi Irratian dago Eusko Ikaskuntza. Orain hasi den denboraldian, “Amarauna” magazinean dago, eta Irati Azkue komunikatzaileak gidatzen du igande goizetan.

Radio Euskadin, Eusko Ikaskuntza bi programatan dago: “La mecánica del caracol” saioan, ostiraletan, eta “Kultura.eus” kultura-magazinean, astelehen arratsaldetan, hamabostean behin bi lankidetzak txandaka. Irrati honetan 2006an lankidetza hasi zenetik, Juan Aguirre bazkideak gidatzen ditu espazioak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp