Deskonexioa: sentsibilizazioa eta trebakuntza teknologien erabilerari buruz

Berri korporatiboak

2022/05/11

Deskonexioa: sentsibilizazioa eta trebakuntza teknologien erabilerari buruz

Daitekerekin batera gauzatu den proiektu esperimentalak, lankidetza-sare zabala izan du.

Gero eta digitalizatuagoa dagoen gizarte baten aurrean gaude, askotan gailuak modu desegokian erabiltzen dituena, eta jarduera horiek eragin negatiboa izaten ari dira familien eta, oro har, nerabeen bizitzan.

Izan ere, mendekotasun digitala izeneko gaixotasun bat dago. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aitortzen duenez, adikzio digitala gaixotasuntzat hartzen da, eta, horregatik, haren aurka borrokatu behar dugu, eta gaitz handiagoak eragin aurretik saihesten saiatu.

Horretarako, Deskonexioa proiektu pilotua Donostialdeko eta Debabarreneko 6 eskolatara eramaten ari da, kontuan hartuta eskola horien ezaugarriak pantaila eta/edo gailu mugikorren erabilerari buruzko zailtasun-egoerari dagokionez.

Proiektuaren helburu orokorra da DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleak eta gurasoak deskonexio digitalaren onurez sentsibilizatzea, bi segmentuak IKTen erabilera egokian gaituz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp