Diario Vasco eta El Correo egunkariekin hitzarmenak sinatu dira

Berri korporatiboak

2023/03/17

Diario Vasco eta El Correo egunkariekin hitzarmenak sinatu dira

Martxoan Vocento Taldeko bi egunkariekin lankidetza hitzarmena sinatu da ezagutzaren sozializazioa bultzatu eta talentua sustatzeko.

Hitzarmenek hiru urteko iraupena izango dute, luzatu ahal izango dena, eta Eusko Ikaskuntzak egindako lana zabaltzeko lankidetza-esparrua ezartzen du, burutzen dituen hausnarketen berri gizarteari helarazteko. Era berean, harreman-sare kualifikatu bat eratzea, zehaztasun eta kalitatezko edukietan sakontzeko eta, halaber, 2024rako aurreikusita dagoen Eusko Ikaskuntzaren hurrengo Kongresuari estaldura ematea jasotzen da akordioan.

Hitzarmenaren arabera, El Diario Vasco eta El Correoren ordezkariek, Eusko Ikaskuntzarekin batera, kalitate akademikoari, ikerketa-metodologia berritzaile eta egokiak aplikatzeari eta proiektuen bideragarritasunari laguntzeko deitzen diren lan-batzordeetan parte hartuko dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp