Digitalki: zure ezagutza digitalak ezagutu eta hobetu

Ikastaroak

2019/03/20

Digitalki: zure ezagutza digitalak ezagutu eta hobetu

Ingurune digital errealean eman ohi diren jardueretan oinarritutako gaitasunak neurtzeko aukera ematen dizu: interakzioak, artxiboen erabilera, arazoen konponketa, edukien sorrera, berdinen arteko ebaluazioa, etab.

Doako tresna honek bi funtzio betetzen ditu. Alde batetik, ariketen bitartez erabiltzaileak konpetentzia bakoitzean duen maila ezagutuko du; eta bestetik, hobetu beharreko arloetan, formakuntza-gomendio espezializatuak jasotzen ditu.

Diagnosia egiteko tresna hau guztiz anonimoa eta erabilgarria da, norberak duen ezagutza digitalen maila jakitera bideratua. Zehazki, tresna honek DIGCOMP 2.1 markora moldatutako probak jasoko ditu: 5 arlotan banatutako 21 konpetentzia eta konpetentzia bakoitzeko lehenengo 2 mailak barne hartuz. Horretaz gain, konpetentzia maila bakoitzeko, erabiltzaileak gutxienez formazio-gomendio 1 jasoko du.

Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, https://gaitasundigitala.asmoz.org webgunea jartzen duten interesa duten ororen esku.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp