Donibane Lohitzunerekin lankidetza hitzarmena berritu da

Berri korporatiboak

2019/05/01

Donibane Lohitzunerekin lankidetza hitzarmena berritu da

Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohitzuneko Herriko etxeak lankidetza hitzarmena berritu zuten apirilaren 26an, euren arteko lotuneak sendotuz.

Lankidetza jadanik izan zen gai garrantzitsua martxoaren 30ean Donibane Lohitzunen iragan zen Eusko Ikaskuntzaren Biltzar Nagusian. Eguzki Urteaga, Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren lehendakariak eta Jean-Francois Irigoyen, Donibane Lohitzuneko auzapezak, hitzarmen berria izenpetu zuten pasa den apirilaren 26ean.

Eusko Ikaskuntzak Donibaneko Herriko etxearekin lankidetzan, ekintza ezberdinen antolaketan eta sorkuntzan parte hartzea aurreikusten du ardatz zehatz batzuren inguruan: kolokio, jardunaldi eta hitzaldi ziklo bat; dokumental eta bideo emanaldiak; dantza eta musika emanaldien antolakuntza; eta musikaren alorreko sari baten sorrera.

Edonola ere, lankidetza horren baitan, beste ekintza batzuk antolatzea espero da itsasoa, dantza, musika eta euskal diasporaren inguruan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp