E-learning erabilerraza

Ikastaroak

2017/01/13

E-learning erabilerraza

Adimen-desgaitasuna duten pertsonen on line formakuntza diseinatzeko oinarrizko eskakizunak barnebiltzen dituen dekalogoa, nahi duenarentzat eskuragai.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa, APTES eta GUREAK erakundeekin bat eginez eta Kutxa fundazioaren diru-laguntzarekin, adimen-desgaitasuna duten pertsonen on line formakuntza diseinatzeko oinarrizko eskakizunak barnebiltzen dituen dekalogoa, nahi duenarentzat eskuragai uzten du. Proiektu honetan, adimen-desgaitasuna duen pertsona baten ikasketa ezaugarriei moldatutako, Internet bidezko formazio bat garatzeko oinarrizko gida egin da.

Anima zaitez! Edozein dela zure parte-hartzea desgaitasuna duen pertsonei moldatutako formakuntza baten diseinu-prozesuan, ñabardurak izan arren, funtsean, beste edozein diseinu prozesuren parekoa dela ikusiko duzu.

Horrelako formakuntza motak aurrera eramateko aukera aztertzera eramatea espero dugu!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp