Urrian inauguratuko da Eusko Ikaskuntzaren egoitza nagusi berria Donostian.
Espazio berria ezagutzeko parada izango da urrian, laster ezagutzera emango den datan. Protokolozko irekiera eta agurrez gain, bisita gidatua egingo da bertaratzen direnentzat. Aurki, Eusko Ikaskuntzako bazkideek jasoko dute gonbidapena.
Eusko Ikaskuntzaren bulego orokor berriak 1904. urteko eraikin batean daude, Bergara kaleko 19. zenbakian, Donostiako Zabalgunean. 255 metro dituzte, bi solairutan banatuta.
Lokalera kaletik sartzen da, harrera zabala du, erabilera anitzeko espazio gisa erabil daitekeena, bai harrerarako, bai topaketarako eta jarduerak garatzeko. Beheko solairuan bilera-aretoa, zerbitzuguneak (artxiboa, langileen gela, materialen biltegia…) eta bi komun daude. Gainera, atsedenerako egokitutako terraza txiki bat ere badu.
Erabili diren material guztiak jatorri jasangarrikoak dira, gehienak material birziklatuarekin sortuak eta birziklagarriak.