Egungo euskal krimen-literatura

Gure bazkideak

2022/04/07

Egungo euskal krimen-literatura

Jon Kortazar bazkideak José Manuel López Gasenirekin batera argitaratutako liburu honetan hamasei adituk parte hartu dute.

EHUk Egungo euskal krimen-literatura izenburupean argitaratu duen liburuak euskal literatura kriminalaren ikuspegi zabala eskaintzen du, 1980ko hamarkadaz geroztik garatu diren nobelagileak eta obrak aztertuz. Euskaraz berariaz idatzitakoaz gain, gaztelaniaz idatzitako Euskal Herriko bi autoreren lan bana bildu dira.

Liburuak generoa ikuspuntu artistiko eta didaktikotik ere lantzen du: alde batetik, liburuen azalak aztertuz eta, bestetik, literatura mota horren bidez euskara irakasteko proposamena eginez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp