Egungo euskal literatura eta futbola

Gure bazkideak

2021/09/23

Egungo euskal literatura eta futbola

Jon Kortazar bazkideak gaur egungo futbolari eta euskal literaturari buruzko liburu bat argitaratu du EHUn.

Gaur egun, futbolak masak mugitzen ditu, gure bizitza sozialeko eguneroko gaia da eta pertsona desberdinen arteko loturak sortzen ditu. Fenomeno hori euskal literaturan islatzen da: irakurketa-klubak daude, Athletic Irakurketa Kluba, esaterako, Bilboko Letrak eta Futbola jaialdiak, idatzizko sorkuntzan lehen urratsak ematera animatu diren jokalariak, eta klubek irakurketa sustatzeko duten zereginari buruzko eztabaidak antolatzen dira. Adibide horiek erakusten dute literatura eta futbola ezin direla hartu errealitate kontrajarritzat.

Horregatik, gaiak bere tokia merezi du literatur ikerketen esparruan, toki hori egiten dio Egungo euskal literatura eta futbola liburuak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp