Ekainean zabalkunde hitzaldiak Biarritzen

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/05/23

Ekainean zabalkunde hitzaldiak Biarritzen

Eric Dicharry eta Maitena Duhaldek  Biarritzeko mediatekan izango dira ekainaren hasieran publiko orokorrari irekita dauden zabalkunderako bi hitzaldi interesgarrietan.

Batak Benat Iglesias Lopez artistaz berba egingo du eta besteak, aldiz, Lapurdiko itsasaldeko mintzairaz arituko da.

- Beñat Iglesias Lopez: artista irundar bat New Yorken

Datorren ekainaren 2an Biarritzeko mediatekan, 11:00etan, Eric Dicharry-k Benat Iglesias Lopez artistaz hitzaldi bat eskainiko du.

Eric Dicharry antropologoa, idazlea, artista eta ikertzailea da. After Banksy liburua  idazteko New Yorkeko hirian egon zen 2015ean. Han, Harlemen, bere tailerean, Beñat Iglesias Lopez artista ezagutu zuen. Hitzaldi horren bidez Beñat Iglesias Lopezen ibilaldi artistikoaz ariko da Dicharryk. Hitzaldia euskaraz emango da eta aldibereko itzulpena edukiko du.

- Kostatar-a edo Lapurdiko itsasaldeko mintzaira

Ekainaren 15ean, 18 :00etan, Biarritzeko mediatekan, doktoregaia den Maitena Duhaldek, Lapurdi itsas hegiko euskararen ezaugarriak aztertuko ditu eta mintzaldi honetan hizkera honen zenbait berezitasun aurkeztuko ditu. Hitzaldia euskaraz egingo da aldibereko itzulpenarekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp