Argitalpenak

2014/05/16

Eleria, 24

1996an jaio zen Eleria, euskal legegileen aldizkaria, euskara juridikoa unibertsitate alorrean zein jarduera profesionalean normalizatzen laguntzeko tresna gisa.

Fuentes 150Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Eleria aldizkariaren 24. alean Gaiak atalean lau artikulu ageri zaizkigu. Gainera, Epaiak eta epaitegiak eta Kronikak eta Iruzkinak ataletan hainbat lan interesgarri argitaratzen dira. Bereziki aipagarria da Euskara Juridiko atalean argitaratzen den Joseba Ezeiza Ramosen lana eta Nekane San Miguel magistratuak, Juan Luis Ibarrari, Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lehendakariari alegia, egiten dion Elkarrizketa. Klasikoak sailean, Bernd, Schünemannen "Kritische Anmerkungen zur geistigen Situation der deutschen Strafrechtswissenschaft", lana da aztergai. Beti legez, zenbaki honen azken orrialdeetan Albisteak, Bibliografia, Tesiak eta Bidean dauden Legeak aurkezten dira.

?

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp