Elixabete Garmendia Lasak idatzitako 'Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari'

Gure bazkideak

2018/12/15

Elixabete Garmendia Lasak idatzitako 'Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari'

Elixabete Garmendia kazetariak elkarrizketa luzeak izan ditu Carlos Garaikoetxea eta bere inguruko zortzi pertsonarekin liburu hau idazteko. Lekukotasun guztiek toki berera eraman dute, duen lidergo gaitasunera. Hortik dator izenburua.

Liburu hau ez da 1980 eta 1985 urteen artean Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zenaren ibilbide kronologiko hutsa, baizik eta biografia oso bat eta bizitzaren deskribapena ere bada, bere garrantzia publikotik eta XX. mendeko Euskadiko paper historikotik haratago doazen kezka sakonak dituen pertsonalitatea ulertzen lagunduko diguna.

Liburu honen aurretik Elixabete Garmendiak 36ko Gerra Ormaiztegin argitaratu zuen Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan bilduman.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp