Elixabete Piñol, Juanjo Álvarez

Gure bazkideak

2023/01/16

Elixabete Piñol, Juanjo Álvarez

Euskararen Legearen berrogei urteei buruzko jardunaldi bat egin zen abenduaren 15ean, Bilbon.

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatuta, euskal kulturaren, erakunde publikoen eta mundu akademikoaren ordezkariek lege honek zer suposatu duen, zer aurrerapen egin dituen eta aurrean zer erronka dauden aztertu zuten. Bereziki landu zen euskararen egoera euskal lurraldeetan, bai ofiziala den lurraldeetan, bai erdi-ofiziala den lurraldeetan, bai aitorpenik jasotzen ez duen lurraldeetan.

Eusko Ikaskuntzako bazkide Elixabete Piñol euskaltzain urgazle eta akademikoak “Euskararen Legea eta erabilera juridikoko espazioak irekitzea” hitzaldia eman zuen. Eta Juanjo Álvarez bazkide eta EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak ere araudia azaldu zuen, Europako errealitatea kontuan hartuta.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp