Emazteak, musika, gazteak eta literatura aipagai maiatzean Iparraldean

Berri korporatiboak

2023/04/19

Emazteak, musika, gazteak eta literatura aipagai maiatzean Iparraldean

Maiatzean Eusko Ikaskuntza Iparraldek hiru hitzordu proposatzen ditu Ortzaizetik Donibane Lohizunera Biarritzetik pasatuz.

Lehenik maiatzaren 4ean Ortzaizeko Menta liburutegian 18:30etan Marie Irigoyenek Emazteen presentzia 1947an Iparraldean CNRSak euskal musikaz grabatu dituen artxiboetan hitzaldia emanen digu Akademiatik Tartarika hitzaldi zikloaren kari Udako Euskal Unibertsitatearekin lankidetzan antolatua.

Ondotik, Donibane Lohizuneko herriko etxearekin lankidetzan, Lanarteak ekoizturiko Loreak belaunetan dokumentala aurkeztuko dugu Ducontenia gelan maiatzaren 26ean 18:30etan. Dokumental honek zortzi artista gazteren lekukotasuna ematen du, gaur egun ezagutzen dituzten erroken eta pozen arira.

Eta bukatzeko, berriz Akademiatik Tartarikaren kari, maiatzaren 30ean asteartearekin, Asier Amezaga Etxebarriak, Gabriel Aresti eta Euskal Kultura esparrua (1953-1975) liburua aurkeztuko digu Biarritzeko mediatekan 18:00etan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp