Enaut Etxamendi eta Maider Martineauk jasoko dituzte Donibane Lohizuneko sariak

Berri korporatiboak

2023/12/19

Enaut Etxamendi eta Maider Martineauk jasoko dituzte Donibane Lohizuneko sariak

Enaut Etxamendi kantariak eta Maider Martineau musikariak jasoko dituzte Donibane Lohizuneko musika sariak.

Duela zonbait urte Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak lankidetzan Musika sariak sortu zituzten, Musikarekiko Donibane Lohizunek duen harremana azpimarratzeko eta batez ere musikariak argitara eramateko. Bi sari banatzen dira urtero, alde batetik Ohorezko saria, ibilbide erakusgarri baten saritzeko eta Gazte saria, musikari gazteen sustatzeko.

Enaut Etxamendik Ohorezko musika saria jasoko du, kantagintzan eramandako ibilbide paregabearentzat. Maider Martineauk Gazte saria jasoko du, eramaten dituen proiektu eta asmoengatik.

Sari emanaldia urte hastapenan iraganen da. Sarie emanaldiaren karietara Ahots hariak dokumentala emanen da Donibane Lohizuneko Tanka gelan.

Xehetasunak datozen egunetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp